viernes, 22 de octubre de 2010

prensa oharra

UDA BATUZ – TREBIÑU ELKARTEAREN AURKEZPEN PUBLIKOA
Hemen bildu garen Trebiñuko bizilagunok hurrengoa helarazi nahi diogu iritzi publikoari eta bereziki
Araba osoko gizarteari: Azken hilabeteotan garatu dugun hausnarketari esker herri mugimendua
Trebiñun berriro antolatzea lortu dugu. Berrantolatzea jarraipenetik egiten dugu, ez gara zerotik
abiatzen, gure aurretik beste belaunaldi eta antolakunde batzuk irekitako bidean beste pausu bat da,
oraingo errealitatera egokituz eta indarberrituz. Beste belaunaldi batzuk egindako lanari jarraipena
emateak, lortzea kostatu zaigun posizio batetik abiatzen garela esan nahi du, posizio hori mantentzen
dugula baina aurrera egiteko determinazioz, apaltasunez baina aldi berean determinazioz.
Gaur aurkezten dugun herri mugimendua anitza da, pertsona ezberdinak barnebiltzen dituena, askotan
ikuspuntu eta iritzi ezberdineko pertsonak, baina guzti horren gainetik eskuartean daukagun
erronketako bat pertsona guzti horiek aldarrikapen zahar eta oinarrizko baten inguruan biltzea da:
“Trebiñu Araba da!” edota “Trebiñu Araban reintegratu berehala!”. Egun Trebiñun gehiengo sozial batek
reintegrazioaren alde jarraitzen du egoten hauteskundeen emaitzen eta gora behera koiunturalen
gainetik. Trebiñuko biztanleriaren gehiengoa arabarra sentitzen da eta arabarrak izan nahi dute
eskubide osoz, modu horretan anakronikoa den gatazka egoera bat behingoagatik gaindituz. Trebiñuko
gehiengo sozialak nahi duena defenditzeko jaio gara eta horrexegatik gehiengo hori biltzera iritzi
gaitezke. Honetan dago gure indarra eta legitimazioa.
Norabide berdinean dei bat egin nahi diegu Trebiñuko auzia definitiboki konpondu nahi duten sektore
guztiei, gurekin indarrak bildu ditzatela, modu horretan berriro aktibatu ahal izateko mobilizazio erraldoi
bat; guztiok biltzea lortzen baitdugu edo bestela jai daukagu.
Bestaldetik, pentsatzen jarraitzen dugu bai lehen zein orain Gaztela Leongo komunitatean eta Euskal
Autonomi Erkidegoan agintzen zeuden eta dauden alderdi politikoak, azken hamarkadatan gu
zorabiatzen ibili direla. Beraien ardurari erantzukizunez aurre egin ez dietelako, trebiñuarron borondatea
errespetatzeko kapazak izan ez direlako, beraien lana egin ez dutelako, hau da, ikuspegi juridikoadministratibo
batetik konpontzea trebiñuarrok behin baino gehiagotan argi utzi duguna, 1998ko herri
kontsulta bezalakoen bidez edota hamaika mobilizazioen bitartez.
Azkenik plazaratu dugun hausnarketarekin batera, elkarte berriaren logoa eta izena aurkeztu nahi
dizkizuegu: UDA BATUZ – TREBIÑU izena, UDA TREBIÑU eta TREBIÑU BATU bezalako
antolakundeek urteotan egindako lanari jarraipena ematearekin lotuta dago eta logoan zortzigarren
zenbakiarekin batera inplizituki sartu dugu gurean historikoa den aldarrikapen bat, Trebiñu Araban
zortzigarren koadrila dela.
Datorren larunbaterako, irailak 18, lehenengo ekimen publikoa antolatu dugu San Formerio egunean eta
aurrerago pentsatuta daukagu “batzar eratzaile” bat antolatzea.
2010.9.11
UDA BATUZ - TREBIÑU

No hay comentarios:

Publicar un comentario